Salamanka Pasealekua

Lanen helburua eraikinari kaletik igogailua dagoen tranpagainera iristeko osagai mekanikoa ematea zen, mugimendu murrizteko pertsonei ibilbide hau errazteko. Konponbide honek, atariko kalitate arkitektonikoan eragin gutxiena izatea zuen helburu.  Dagoeneko zeuden eskaileretan egin ziren lan nagusienak, baina indarrean dauden arautegi ugariei kunplimendu emateko, atarian zegoen atean eta trasteleku baten forjaketan ere lan egin behar izan zen.
 
AURKITUTAKO KONPONBIDEA
Eusko Jaurlaritzak duen Irisgarritasuna Sustatzeko legea betetzeko proiektuak hurrengo lanak proposatzen zituen:
   * Atariak zituen eskaileren zati bat eraitsi, forjaketa gunea irekitzeko
   * Plataforma jasotzailearen kokapena
   * Atarira sartzeko zegoen koskaren ezabapena
   * Atari barruko atearen aldatzea, araudiak eskatzen dituen behar dimentsionalak betetzeko